Emaitza akademiaren web orrialdea duzu hau. Urretxuko Labeaga 5-en, Gernikako Arbola plazan, zabaldu berri den eskola partikularren akademia. Bertan, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko irakasgai guztiak irakasten dira: matematika, fisika, kimika, euskara, gaztelania, ingelesa…
Eskolako eguneko lana jarraitzeko zailtasunak dituzten haur eta gaztetxoei laguntza eskaintzeko helburuarekin sortu da Emaitza. Ikasleek eskolan ikasten dutena oinarri hartu eta zalantzak argitzeko edota ulertzen ez dituzten kontzeptu horiek sakonago lantzeko, alegia. Izan ere, asko baitira klaseko martxari eutsi ezinik ibiltzen diren ikasleak eta bultzadatxo bat behar dutenak.
Hori bai, ikasleek ezin dute ahaztu beren eguneroko lanaren oinarria eskolan bertan dagoela. Hau da, Emaitza ez da eskolako lanaren ordezkagarri, bertan ikasitakoaren osagarri baizik. Akademiaren izenak berak dioen bezala, ikasturtean zehar ebaluaketa guztiak gainditu eta ekainean emaitza onak lortzeko giltza da Emaitza.
Emaitzaren helburua ikasleei beren ikasketekin laguntzea denez talde txikiekin egiten du lan. Taldeko, sei-zazpi ikasle egongo dira gehienez. Era honetara ikasleak irakaslearekin duen harremana estuagoa da eta hobe lagundu dakioke bere zalantzak argitzen. Ikasle bakoitzak aukeratzen du astean zenbat eskola izan nahi dituen. Emaitzak ordu bakarretik bostera eskaintzen du.