Maider Iturbe eta Maite Quevedo dira Emaitza akademiako irakasleak. Hogeita sei urte dituzte eta Urretxu eta Zumarragan bizi dira. Bertako Ikastolan egin zituzten Lehen Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ikasketak. Ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean jarraitu zuten beren prestakuntza.
Maider Matematikan lizentziatua da eta Maite Kazetaritzan.
Horregatik, Maiderrek zientziatako irakasgaiak lantzen ditu eta Maitek berriz
letretakoak. Emaitzak ateak zabaldu berri ditu baina Maiderrek eta Maitek
ongi ezagutzen dute bertako lana. Izan ere, ikasketak bukatu zituztenetik
ari baitira eskola partikularrak ematen.